3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ludoteka zerbitzua eskainiko du Doneztebeko UdlakaAste Santuan eta udako oporretan eskolako gimnasioan. Interesatuek Doneztebeko udaletxean eman beharko dute izena apirilaren 10a (ortzeguna), arratsaldeko 2:00ak baino lehen.
Aipatu bezala, ludoteka zerbitzua eskainiko da eskolako gimnasioan, Aste Santuan apirilaren 22tik 25era eta udan ekainaren 23tik irailaren 5era, 09:00etatik 13:00etara.
Kuotei dagokienez, denboraldi osoko abonoa (Aste Santua eta uda) 180 eurokoa izanen da. Aste Santukoa 30 eurokoa izanen da eta udakoa bakarrik 150 eurokoa. Udan hilabete batez parte hartzeko aukera ere izanen da, 80 euroren truke eta hilabete erdiz, 40 euroren truke.
Deskontuak ere izanen dira: %25 merkeago famili bereko bigarren haurrarentzat; %50a famili bereko hirugarren haurrarentzat eta %20a famili ugariendako. Azken hau ezin izanen zaie bertze bi beherapenei gehitu.