Uterga eta Olazar, Matxin III eta Etxeberria III.aren kontra ariko dira Sagardoaren txapelketako finalerdian

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 1a

Bertze finalerdian ez da eskualdeko erremontelaririk izanen

Sagardoaren txapelketaren finalean eskualdeko erremontelari bat bederen izanen da. Asteburuko azken jardunaldiaren ondotik erabakiak gelditu dira finalerdiak: A multzoan buru izan diren Xanti Uterga eta Patxi Olazar doneztebarrak, B multzoan bigarren izan diren Matxin III eta Etxeberria III.aren kontra ariko dira. Bertze finalerdian denak gipuzkoarrak izanen dira: Juaristi eta Agirrezabala, Etxeberria IV eta Ionen kontra.

Azken bikote honek 38-40 irabazi egin zion larunbatean Ezkurra eta Endikari. Doneztebarrak eta saldiastarrak irabaztekotan, beraiek lortuko zuten finalerako txartela, baina bortz tantuko aldearekin behin baino gehiagotan izan arren, galdu egin zuten azkenean.

Matxin III eta Etxeberria III.ak, berriz, aski zuten 32 tantu ateratzea Juanenea eta San Miguelen kontrako partidan. Baina 32 tantuak ez ezik, partira irabaztea ere lortu zuten larunbatean Galarretan, 40-38.

Aipagarria da larunbateko jaialdian Aritz Zubiri goizuetarrak 15 tantu egin zituela sakez. Aspaldian ez zen halako kopururik ikusi binakako partida batean. Otaegirekin batera 35-23 irabazi zieten Segurola eta Aizpuru III.ari.

Martxoaren 29ko emaitzak Galarretan

1. Otaegi-Zubiri, 35; Segurola-Aizpuru III, 23

2. Ezkurra-Endika, 38; Etxeberria IV-Ion, 40 SAGARDOAREN TXAPELKETA

3. Matxin III-Etxeberria III, 40; Juanenea-San Miguel, 38 SAGARDOAREN TXAPELKETA

4. Etxabe II-Labaka, 30; Matxin VI-Larrañaga, 28

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun