Donezteben elkartasun denda ireki du Bidelagun elkartearen enpresa berriak, Lagun.Bide Zerbitzuak. Parrokia karrikako 18.an, lehenagoko Rodri etxeko tresnak dendan irekiko du astelehenetik ortziralera, goizeko 9:30etik 13:30era.
Denda honetan gauza aunitz aurki daitezke: Gizonezko, emakumezko eta haurren arropa, oinetakoak, lanerako arropa, toallak, jostailuak, platerak, edalontziak, mandireak, edredoiak, etxeko tresna txikiak… prezio onean.
Informazio gehiago bidelagun web orrian aurkituko duzue: www.bidelagun.com
Aropa edukiontziak hamabi herritan
Bertze aldetik, Lagun.Bide Zerbitzuak enpresak arropa edukiontzak paratu zituen joan den larunbatean eskualdeko hamabi herritan. Edukiontzien kolorea beixa da eta dagoeneko prest daude arropaz, oinetakoz, maindirez, mantaz, koltxaz edo boltsoetaz betetzeko.
Lagun.Bide Zerbitzuak enpresatik gogorarazi nahi dute gai hauek itxitalo boltsetan sartu behar direla eta ez da edukiontzien kanpoan utzi behar boltsarik, arropa bustitzerakoan hondatu egiten delako.
Edukiontzien kokapena
Baztan
• Oronoz-Mugairi: Avda Martín Urrutia, suhiltzaileetan
• Irurita: Eskola pareko kontenedore puntuan
• Elizondo: - Jaime Urrutia karrikan, esne makina ondoan Osasun etxe inguruan. - Santiago karrika eta Jaime Urrutia arteko karrikan. Artesiaga denda parean.
• Arizkun: Plazan
• Erratzu: Sarrerako pisuetan Malerreka
• Ituren: Konsejo kalea 38, Udalaren alboan
• Donezteben: Turismo Bulegoaren aparkalekuan
• Narbarte: San Andres kalea, herriko plazan, udaletxearen ondoan
Bortziriak
• Bera: - Sara karrika, 1 (Agerra auzoa, Bortziriak elektrogailuen dendaren parean). - Eztegara karrika (Toki Ona institutoaren parean)
• Lesaka: - Plaza zaharreko aparkalekua - Eltzeta karrika (Erosle / Aliprox dendaren parean)
• Etxalar: Landaburua aparkalekua (sarrerako aparkalekua)
Xareta
• Zugarramurdi / Urdazubi: Kontenedore 1. Ikaburua jatetxearen inguruan, bertze edukiontzien ondoan.