Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia jokatu zen martxoaren 30ean Elizondon. Eskualdeko kirolariek maila polita eman zuten. Honela, kimu mailako proba konbinatuan laugarren izan zen Igantziko Irisarri (22 zentesimagatik ez zuen hirugarren postua lortu), Basaburua zazpigarren eta Baztan zortzigarren izan ziren. Haur eta kadete mailan, berriz, Basaburua nagusitu zen.
Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Proben ordena hau izan zen: kimu mailako Proba Konbinatua, haur mailako Proba Konbinatua, kadete mailako Proba Konbinatua eta azkenik haur eta kadete mailako Sokatira.
Konbinatuko sailkapenak
Kimu mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren.
Emaitzak:
1. Iñigo Aritza B 06:53.79
2. Andra Mari 06:56.91
3. Iñigo Aritza A 07:00.69
4. Irisarri 07:00.91
5. Araxes 07:19.68
6. Ultzama 07:19.68
7. Basaburua 07:29.83
8. Baztan 07:31.94
9. Berriozar A 07:58.00
10. Berriozar B 08:07.03
Haur mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren.
Emaitzak:
1. Basaburua 08:38.15
2. Andra Mari 08:42.50
3. Araxes 08:52.91
4. Iñigo Aritza 09:51.82
5. Putterri 10:28.82
6. Berriozar 11:54.84
Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren.
Emaitzak:
1. Basaburua 10:16.71 4 puntu
2. Ultzama 10:39.05 3 puntu
3. Andra Mari 11:41.31 2 puntu
4. Berriozar 12:59.13 Puntu 1
Sokatirako sailkapenak
HAUR MAILA (480 KG)
Iñigo Aritza (5 puntu)
Andra Mari (4 puntu)
Putterri (3 puntu)
Araxes (2 puntu)
Berriozar (puntu 1)
KADETE MAILA (540 KG)
Ultzama (2,5 puntu)
Andra Mari (2,5 puntu)
Berriozar (puntu 1)
Laugarren jardunaldia heldu den igandean, apirilak 6, jokatuko da Altsasuko Iortia Kultur Guneko atarian (eguraldi txarra egiten badu Burunda pilotalekuan), goizeko 11:00etatik aurrera. Finala, berriz, apirilaren 13an jokatuko da Igantzin.