Hatsaren Poesia hamaseigarren Eguna ospatuko da Senpereko Larraldean apirilaren 6an. Bertze urtetan bezala, Hatsa elkarteak argitaratzen duen olerki bilduma aurkeztuko da 16:00etan. Idazleen olerki irakurketaren ondotik, ‘Hatsaren olerki bustiak 2014’ bideo poetikoa ere eskainiko dute.
Olerkarien Eguna apirilaren 5etik ekainaren 30era
Bestalde, aurten ere ''Olerkarien eguna ''ospatuko da. Apirilaren 5a eta ekainaren 30a artean, nornahik egitura dezake olerki ekitalditxo bat, nonahi, pertsonalki edo bere lagunekin. Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke 'Olerkarieneguna'ren blogearen bitartez. Olerkarien Eguna ekimen honeri hastapen bat emateko, apirilaren 5ean, larunbatean. inguruko poesizale guzieri elkarretaratze bat proposatu zaie Larraldean arratsaldeko 5etan. «Hor beharbada lehen kukuaren kantua entzuten ahalko dugu. Jadanik bi bideo poetiko proposatuak dira, eta olerkizale zonbeitek olerkiak irakurtuko dituztela hitzeman dute» dio Auxtin Zamora, Hatsa Elkarteko kideak.