Baztango taldeek irabaziz hasi dute Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketa

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 31

Hamar talde ari dira eta abuztuaren 2an Oizen jokatuko da finala

Martxoaren azken asteburuan abiatu da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamabosgarren edizioa. Hamar talde hasi dira aurtengoan, 4 Doneztebekoak, 3 Arraiozkoak, 2 Iruritakoak eta Oizkoa. Finala abuztuaren 2an jokatuko da Oizko plazan.

Martxoaren azken asteburuan abiatu da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamabosgarren edizioa. Hamar talde hasi dira aurtengoan, 4 Doneztebekoak, 3 Arraiozkoak, 2 Iruritakoak eta Oizkoa. Finala abuztuaren 2an jokatuko da Oizko plazan.

 

Lehen jardunaldia

Lehen jardunaldiko emaitzak hauek izan dira:

A Multzoa

Arraioz C 9 – Doneztebe C 4

Doneztebe B – Irurita A gibeleratua.

Doneztebe A atsedena.

B multzoa

Arraioz B 9 – Oiz 5 Irurita B

9 – Arraioz A 2

Doneztebe D atsedena.

 

Bi multzotan banatuta ari dira taldeak. A multzoan bortz talde dira: Doneztebe A gaur egungo txapelduna (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa), Doneztebe C (Unai Sapuppo, Josu Juanena, Xabier Ibarrola eta Joseba Grazenea), Irurita A (Joseba Urtasun, Oscar Urrutia, Iñaki Etxando eta Miguel Bidegain), Doneztebe B (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Bittor Mendiburu eta Juan Telletxea) eta Arraioz C (Xabier Bengoetxea, Daniel Saldias, Miguel Maritorena eta Sergio Navarro).

B multzoan ari dira bertze bortz taldeak: Arraioz A (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe D (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Joseba Juanena), Arraioz B (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena), Irurita B (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim) eta Oiz ((Iker Bereau, Lander Mendiola, Ugutz Zelaieta eta Iñaki Mendiola).

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 21 eta 28an eta uztailaren 5ean; irabazleek finalaurrekoak joktuko dituzte uztailaren 12, 19 eta 26an eta finala Oizko plazan jokatuko da abuztuaren 2an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun