IX. Sara Korrika Trail mendi laisterketa eginen da martxoaren 30ean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 28a

25 kilometroko lasterketa eginen dute igandean Saran. Artxiboko argazkia

25 kilometroko ibilbide gogorra osatu beharko dute

Sara Korrikak bederatzigarren urtez antolatutako Sara Korrika Trail lasterketa martxoaren 30ean, igande goizeko 9etan abiatuko da. 25 kilometroko lasterketa izanen da. Gehiena mendian iragaiten da, 1.443 metroko goranzko maldarekin eta 1.442 metroko beheranzko maldareekin. Bi aldiz igan beharko dute korrikalariek Atekaleun (728 metro, lasterketako punturik gorena), lehenbizikoan Hiru iturrietako lepotik eta bigarrengoan Olhaingo lepotik goiti.

Sara Korrikak bederatzigarren urtez antolatutako Sara Korrika Trail lasterketa martxoaren 30ean, igande goizeko 9etan abiatuko da. 25 kilometroko lasterketa izanen da. Gehiena mendian iragaiten da, 1.443 metroko goranzko maldarekin eta 1442 metroko beheranzko maldareekin. Bi aldiz igan beharko dute korrikalariek Atekaleun (728 metro, lasterketako punturik gorena), lehenbizikoan Hiru iturrietako lepotik eta bigarrengoan Olhaingo lepotik goiti.

Aurtengo berrikun­tza, egun berean 15 kilometroko martxa bat antolatua izan dela da trailaren ibilbidearen parte batean. Izen emaiteak egun berean eginen dira goizeko 7:30etik 8:30era plazan. Korrikalari eta ibiltari guziak itzuliak izanen direlarik sariak emanen dira eta taloak jaten ahalko dira baita ere trago batzuk edan.

Lehenek lasterketa 2 orenez bukatzen dute eta azkenek 4 orenez. Azken 5 urteetan Fernando Etxegarai beratarrak irabazi du.

 Informazio gehiago: www.sarakorrika.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun