Nafarroako Ehizaren Mahaiak ez du guarda nahitaezkoa izaterik nahi

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 26a

Ehizaren Mahaiak martxoaren 8an egin zuen bilkura Aizoainen. Tartean, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko German Castillo ageri da, argazkiaren eskuinaldean. Utzitako argazkia

Legea aldatzeko proposamena helarazi dute Parlamentura

Nafarroako Ehiza Sozialaren Mahaiak egindako lanaren berri eman dute Nafarroako ehiztariek. Gehien bat, ehiza legea aldatzeko proposamena aurkeztu dute Parlamentuan UPNren bitartez, «basurde, azeri edo orkatz ehizaldietan, guarda nahitaezkoa izan ez dadin».

Nafarroako ehiztariek. Gehien bat, ehiza legea aldatzeko proposamena aurkeztu dute Parlamentuan UPNren bitartez, «basurde, azeri edo orkatz ehizaldietan, guarda nahitaezkoa izan ez dadin».

Ehizaren Mahai honek elkarte ezberdinetako ehiztariak biltzen ditu, izan ere, azken hogei urteetan bakoitza bere aldetik ibili direla onartu dute eta honek, «ez duela emaitza onik ekarri». Aitzinera begira, hortaz, ahots bakarrarekin agertu nahi lukete erakundeen aitzinean.

Guardaren nahitaezkotasuna da ehiztarien kezka nagusietako bat eta alde horretatik, hainbat bileren ondotik, legea aldatzeko proposamena helarazi dute Parlamentura, ehiztarien eskari batzuk biltzen dituena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun