Nafarroako Herri Kirol Federazioak herri kirol jokoak antolatu ditu bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Martxoaren 23an jokatu zen bigarren jardunaldia Etxarri Aranatzen. Eskualdeko kirolariei dagokienez, Basaburuakoak garaile izan ziren kadete mailako prona konbinatuan.
Proba konbinatuko sailkapenak
Kimu mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren.
Emaitzak:
1. Iñigo Aritza A 07:12.46
2. Iñigo Aritza B 07:15.76
3. Araxes 07:25.28
4. Irisarri (Igantzi) 07:25.36
5. Basaburua 07:41.90
6. Andra Mari 07:43.97
7. Ultzama 07:44.57
8. Berriozar B 08:11.56
9. Berriozar A 08:13.05
10. Baztan 08:24.36
Haur mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren.
Emaitzak:
1. Araxes 09:10.36
2. Andra Mari 09:47.27
3. Basaburua 10:01:45
4. Iñigo Aritza 10:08.68
5. Putterri 10:09.60
6. Berriozar 12:11.14
Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren.
Emaitzak:
1. Basaburua 10:47.81 4 puntu
2. Ultzama 11:17.04 3 puntu
3. Andra Mari 11:36.86 2 puntu
4. Berriozar 12:56.23 Puntu 1
Sokatiran ez dago eskualdeko ordezkaririk. Haur mailako saioan, Iñigo Aritza taldea nagusitu zen, Andra Mari, Putterri, Araxes eta Berriozarren aitzinetik. Kadete mailakoan Andra Mari izan zen garaile, Ultzama eta Berriozarren aitzinetik.
Martxoaren 30ean Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatuko da hirugarren jardunaldia, 11:00etatik aitzinera. Hurrengo saioa apirilaren 6an Altsasun eta finala Igantzin jokatuko dute apirilaren 13an.