Josetxo Ezkurra zenaren omenez hogeita laugarren aldiz antolatutako pilota txapelketa aitzinera doa. Igande honetan, benjamin edo umeen kategoriako lehen jardunaldia jokatuko da Eratsunen. Bertze lau kategorietan hirugarren kanporaketa izanen dute Sunbillan eta Donezteben.
Apirilaren 6ko jardunaldia
Ume edo benjamin mailako pilotariek lehen jardunaldia jokatuko dute, igande goizeko 10:00etatik aitzinera Eratsungo pilotalekuan.
Mitxeo eta Ilarregi (Erreka) – Urruzola eta Oliden (Añorga)
Iriarte eta Mikelarena (Erreka) – Telleria eta Olarte (Tartaloetxe)
Agesta eta Andueza (Erreka) – Balerdi eta Otxotorena (San Miguel)
Loiarte eta Telletxea (Erreka) – Otxoa eta Rivas (Txukun Lakua)
Kadetetan hirugarren kanporaketa jokatuko dute apirilaren 6an, igande goizeko 9etan hasita Sunbillako pilotalekuan.
Garcia eta Cordon (Oberena) - Gurrea eta Etxegia (Huarte)
Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe) – Sarasola (Lasarte) eta Alberdi (Antiguo)
Oñaederra eta Garate (Azkoitia) – Rekarte eta Espinal (Oberena)
Matxain eta Usandizaga (Andoain) - Zubeldia eta Zubeldia (Zazpiturri)
Segidan, kimu edo alebin mailakoek ere hirugarren kanporaketa jokatuko dute Sunbillan.
Orbegozo eta Etxezarreta (Añorga) – Irurita eta Ibarra (Paz Ziganda)
Egiguren eta Elosegi (Ilunpe) – Perurena eta Gorostidi (Ziotza)
Albeniz eta Unanue (Añorga) – Muñoa eta Ugartemendia (Ziotza)
Alonso eta Olaizola (Zestoa) – Larrazabal eta Diaz de Gereñu (Txukun Lakua)
Gazteen edo jubenilen kategorian hirugarren kanporaketa jokatuko dute igande goizeko 9etatik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan.
Iribarren eta Irurita (Oberena) – Salaberria eta Arzallus (Oiarpe)
Peña eta Urdapilleta (Aurrera Saiaz) – Garin eta Arregi (Ziotza)
Alkasena eta Mendy (Gure Txokoa) – Saldias eta Juankorena (Erreka)
Chiapuso eta Aburuza (Aurrera Saiaz) – Egiguren eta Erauskin (Zazpiturri).
Segidan, haur edo infantil mailakoek ere hirugarren kanporaketa jokatuko dute Donezteben.
Osa eta Iruretagoiena (Andoain) – Bobadilla eta Cordon (Barberito I)
Ruiz de Larramendi eta Ruiz de Larramendi (Lazkao) – Olazabal eta Goikoetxea (Aurrera Saiaz)
Morales eta Tolosa (Aurrera Saiaz) – Ozkoz eta Etxeberria (Oberena)
Gabirondo eta Oliden (Añorga) – Arizmendi eta Zugasti (Hernani)