Konpost kanpainaren lehenengo fasea bukatu eta bigarren faseko bilerak eginen dituzte asteotan

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 31

Lehen fasean egindako bileren emaitzekin kontent daude. Artxiboko argazkia

Lehen fasean 45 informazio bilera eta 33 konpost ikastaro egin ziren

Aitzinera doa konpost kanpaina Baztan, Bortziriak eta Malerrekan. Martxoak 18an egin zen azken konpost ikastaroa Berroetan eta horrekin eskualde guztian eginiko kanpainaren lehendabiziko fasea bukatu da. Asteotan, bigarren faseko bilerak eginen dituzte.

Aitzinera doa konpost kanpaina Baztan, Bortziriak eta Malerrekan. Martxoak 18an egin zen azken konpost ikastaroa Berroetan eta horrekin eskualde guztian eginiko kanpainaren lehendabiziko fasea bukatu da. Asteotan, bigarren faseko bilerak eginen dituzte.

Lehendabiziko fasean Baztango Baztangoiza eta Basaburuako kuarteletan egin da, Bortzirietan Lesaka, Igantzi eta Arantzan eta Malerrekan berriz, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Sunbilla eta Zubietan.

Osotara, lehen fase honetan 45 informazio bilera eta 33 konpost ikastaro egin dira eta ehundaka pertsonen parte hartzea lortu da. Zenbait informazio puntu ere jarri dira eta ikastetxeetan konpostaren inguruko hitzaldi eta tailerrak eskaini eta burutu dira.

Kanpaina egin ondoren, Baztan eta Bortzirietako parte hartzea %30ekoa izatea lortu da, hau da, herri hauetako familien heren batek etxeko edo auzoko konposta eginen du. Malerrekan zifra hau %20 ingurukoa izan da. Kanpaina honen lehendabiziko fasean ia 700 familia berri animatu dira eta dagoeneko 1.000 familiatik goiti ari gara gure hondakin organikoak konpostatzen.

Datu konkretu batzuk aipatzearren, etxeko konpostari dagokionez, Berroetako kasua aipatzekoa da, konpostagailurik ez izatetik ia herri guztiak parte hartzera pasa delako, eta auzo konpostaren kasuan, dudarik gabe, Lesakako eredua jarraitu eta zoriontzekoa dela erran behar da, 200 familia baino gehiagok izena eman baitute.

Mankomunitate eta udaletan orain arteko emaitzekin kontent badaude ere, azpimarratu nahi dute hemendik aitzin kopuru hauek handitzen segitu behar dugula. Horregatik eskualdeko familia guztiak animatu nahi dituzte konpost egitera, «horrekin denok irabazten dugulako».

 

Bigarren faseko bilerak

Martxoaren 31n ekinen diote kanpainaren bigarren faseari. Bortzirietan izango dira lehen informazio bilerak eta hau izanen da zonaldeko bileren egutegia:

Martxoaren 31n

12:00etan Beran; 17:30ean Beran; 18:30ean Beran eta 19:30ean Etxalarren.

Apirilaren 1ean

11:30ean Beran; 12:30ean Etxalarren; 17:30ean Etxalarren; 18:30ean Beran eta 19:30ean Beran.

Apirilaren 2an

12:00etan Donezteben; 17:00etan Ezkurran; 18:00etan Eratsunen eta 19:00etan Saldiasen.

Apirilaren 3an

12:00etan Donamarian; 17:00etan Oizen; 18:00etan Urrozen; 19:00etan Beintza-Labaienen.

Apirilaren 4an

12:00etan Narbarten; 17:00etan Oieregin; 18:00etan Legasan; 19:00etan Donezteben eta 20:00etan Narbarten.

Apirilaren 7an

11:00etan Elbeten; 12:00etan Elizondon (euskaraz); 17:00etan Elizondon (euskaraz); 18:00etan Elizondon (gazteleraz); 19:00etan Elbeten eta 20:00etan Elizondon (euskaraz).

Apirilaren 8an

11:00etan Elizondon (gazteleraz); 12:00etan Elizondon (euskaraz), 18:00etan Elizondon (gazteleraz) eta 19:00etan Elizondon (euskaraz).

Apirilaren 9an

11:00etan Gartzainen; 12:00etan Iruritan (gazteleraz); 18:30ean Gartzainen eta 19:30ean Iruritan (euskaraz)

Apirilaren 10ean

11:00etan Lekarozen; 12:00etan Iruritan (euskaraz); 18:30ean Lekarozen eta 19:30ean Iruritan (gazteleraz)

Apirilaren 11n

11:00etan Arraiozen; 12:00etan Oronozen (euskaraz); 17:30ean Oronozen (gazteleraz); 18:30ean Oronozen (euskaraz) eta 19:30ean Arraiozen.

Apirilaren 14an

12:00etan Beran; 17:30ean Beran; 18:30ean Beran eta 19:30ean Beran.

Apirilaren 15ean

11:30ean Beran; 17:30ean Etxalarren; 18:30ean Beran eta 19:30ean Beran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun