Garai nahasietan saltzen ikasi dute hogei merkatarik Cedernaren eskutik

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 24a

Salmentarako formula berriak eta hobetzeko proposamenak ikasi dituzte hogei lagunek Cedernaren ikastaroan. Utzitako argazkia

Alkaiagan eskaini da ikastaroa martxoaren 3, 11 eta 18an

Bukatu da Cederna Garalur Elkarteak antolatu duen "Garai nahasietan saltzea" izeneko ikastaroa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) eta Nafarroako Gobernuak finantzaturik. Ikastaroa salmenta tekniketan aditua den Miguel Iriberteguik eman du Alkaiagako zentroan martxoaren 3, 11 eta 18an.

Iriberteguik, bere esperientzia zabalarekin, salmentarako formula berriak eta, batez ere, hobetzeko proposamenak eman dizkie Bidasoaldeko dendariei eta ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduei.

Hainbat sektoretako 20 lagunek (ostalaritza, zerbitzuak...) hartu dute parte hiru prestakuntza-saioetan, eta hagitz balorazio positiboa egin dute horietaz. Salmentaren arloan pairatzen ari garen garai zail eta korapilatsu hauetan, salmentak nola areagotu erakutsiko duten profesionalen laguntza inoiz baino garrantzitsuagoa da, ez soilik teoria azalduz, baita eredu praktikoak erakutsiz ere: kontzeptua aldatu beharra dago, ez da "erosten didate" baizik eta "saltzen dakit".

Horregatik guztiagatik, Cederna Garalur Elkarteak lanean segituko du Nafarroako Mendialdeko herritarrei eskualde-garapena eta etekina ekarriko dizkieten jarduerak eta proiektuak hurbiltzen eta bideratzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun