Anai Arteak omenaldia eskaini dio Didier Rouget abokatari

Mixel MENDIBURU 2014ko martxoaren 20a

Anai Artearen fundatzailetarik den Jean Fagoagak eman zion ohorezko makila Didier Rouget abokata eta Anai Arteako kideari. Parot doktrinaren gehiegikeriei uko egin behar izan die estatu espainolak eta

Ohorezko makila eman zioten otsailaren 20an

Estatu espainola Strasbourgo Europako Giza Eskubi­deen Tribunalak kondenatu du eta behartu «Parot Doktrinaren» gehiegikeriei uko egitera eta hamarnaka euskal preso politikoen libratzera. Baina nork daki hortara heltzeko zer heinetako abokat lana egin den eta bereziki lan hortako parterik haundiena Didier Rouget-en gain zegoela? Bortizkeriarik gabeko eta bakeari buruzko garaipen hori oroitarazi du Anai Artearen fundatzailetarik den Jean Fagoagak ohorezko makila bat eskaini diolarik Didier Rouget Anai Arteako kideari. 
 
Eskubidea, esku ahalduna idatzirik dauka ohorezko makilak, adierazteko horren jabea, Unibertsitateko erakasle eta abokat bezala eskubideetan eta partikulazki giza eskubideetan zinez aditua dela eta gainera,urrunetik etorria izanik ere, bere familia guzia bezala, errotik euskaldundua dela.
 
Bertze lanen artean,  Le guide de la protection internationale des droits de l’Homme ida­tzia du Rouget-ek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun