Baztandarren Biltzarrerako kartelak aurkezteko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2014ko martxoaren 20a

Baztandarren Biltza­rra. Eskuarak batzen gaitu. Elizondon, 2014ko uztailaren 20an. Testu hori eraman beharko duen kartel lehiaketa abiatu du aurten ere Baztandarren Biltza­rra Elkarteak. Apirilaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz, eta egun horretan 12:00 baino lehen Baztandarren Biltzarra Elkartearen esku egon beharko dute. 
 
50 x 70 zentimetro izan beharko duten kartelak emateko hauek dira bideak: Baztanda­rren Biltzarra Elkartea, 22 P.K. 31700 Elizondo edo Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean utzi (bulego orduetan). Lehiaketa irekia eta zabala denez, partehartzaileek nahi adina lan aurkez di­tzakete.
 
Sariduna, berriz, apirilaren 11tik aitzinerat emanen da ezagutzera. Kartel bakarra aukeratuko du epaimahaiak eta honek 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltza­rra egunean, uztailaren 20an, hain zuzen. Dena den, epaimahaiak kartelik ez aukeratzea ere erabaki dezake. 
 
Bertzalde, aipatu, uztailaren 21etik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan ja­rriz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun