55 lagun bildu ziren bertso afarian

Fernando ETXEBERRIA 2014ko martxoaren 20a

Soto eta Arzallus bertsolariak, Elizagoien trikitilariekin. Fernando ETXEBERRIA

Amets Arzallus, Julio Soto eta Elizagoien ahizpek girotuta

Bertso, trikitixa eta pandero doinuek hartu zuten Barranka ostatua martxoaren 8an. 55 lagun bildu ziren, herrita­rrak eta baita Malerreka eta Leitzatik gerturatu zirenak ere. Amets Arzallus eta Julio Soto aritu ziren bertsotan eta Irune eta Itsaso Elizagoien trikitilariek lagundu zieten. Emanaldiaren ondotik, ederki jan eta edan ondoren afal­tzera hurbildu ziren askok kanturako eta ber­tsoetarako duten abilezia erakutsi zuten. Giro bikaina sortu zen.

Badirudi inauteriak ospatu beharrean, afaria eginaz gustorago daudela herritarrak. Ezkurran gazte gutxi geratzen direnez, afariko mahai inguru bueltan helduxeagoak ederki pasatzen dute. Bertso afariak izan zuen arrakasta ikusita, seguruenik datorren urteetan ere ohitura berri honekin segiko dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun