Apirilaren 5ean eginen da sagardotegiko ateraldia

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2014ko martxoaren 20a

Herriko gazteek duela urte batzuk egin zuten ateraldian. Izaskun GOÑI

Martxoaren 30era arte apuntatzen ahal da, 10 euroren truke

Txotx egiteko garaia iritsi denez, sagardotegiko ateraldia, apirilaren 5ean izango da. 12:30ean plazatik aterako gara, Alorrenea sagardotegirantz. Bertan menu ederra jan eta sagardo ausarki edan ondoren, besta ederra egiteko aukera izanen dugu. Gero buelta goizeko 2:00etan izanen da. Apuntatzeko epea martxoaren 30era arte izanen da eta apunta­tzen den momentuan 10 euroko fiantza utzi beharko da. Anima zaitezte, primeran pasako dugu eta!!!!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun