Konpostagailuen inguruan, martxoaren 7an egin zen azken bilera informatiboa. Jendea pixkanaka kontzientziatzen eta interesa hartzen ari da eta 20 bat lagun bildu ziren. Eskatua zuen jendearentzat konpostagailuak banatu ziren. Hartu gabe gelditu zirenei abisatuko zaie berriz ere noiz hartzen ahal duten.