Beste aldetik herriko errekan inguruan bakarren batek zaborra (gehien bat plastikoa, kajak, tetrabrikak, etabar…) mukurua eginda utzi du.
Horrelako jendeari zer erran? Bere etxean egitea nahi ez duena, ez dezala herrian barna egin, azken finean denok bizi garen ingurua delakoz eta badaudelakoz horretarako leku egokiak eskura nonahi (birziklatzeko kontenedoreak edo igluak, bertzeak bertze). Etxea garbi edukitzea ongi da eta herria garbi edukitzea ere bai.