Konpostajeaz hitzaldia eta ikastaroa

Mattin LARRALDE 2014ko martxoaren 20a

Beste aldetik, aurreko alean aipatu genuen bezala, martxoaren 5ean konpostajearen inguruko solasaldia eta ikastaro llaburra egin zen. Bertan, konpostagailua nola erabili eta konposta egiteko materia organikoa nola sartu behar den azaldu zuten, zer botatzen ahal den eta zer ez, zein hezetasun neurri den egokiena edo zenbat denboraz egiten den gero baratzean erabilgarri den konposta… 

Egun berean konpostagailu batzuk banatu zituzten, baina norbaitek nahi baldin badu, badaude oraindik banatzeko. Horretarako Mattin Larralderekin jarri behar da kontaktuan eta badiren bitartean emanen dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun