Azaroan ireki zituen berriz ere ateak Aurtizko ostatuak edo Abarun ostatu-aterpetxeak. Itxura aldaketa eman zioten ostatuari eta besta ezberdinak egin dituzte azarotik honat (bingo dela, San Tomas eguna, karaokea…). Berriki aterpetxearen moldaketa akitu dute eta iada irekirik daude bertako logela guziak.
Martxoaren 15ean, Krys yango talde txekiarrak bere emanaldia eskaintzekoa zuen Ostatuan. Aurrerago egitarau eta ekintza ezberdinen berri emanen dute.