Jubenil mailako lehen proban hirugarren izan da Javier Sein

Arkaitz MINDEGIA 2014ko martxoaren 20a

Asteburu honetan Nafarroako selekzioarekin aritzekoa zen Espainiako Openeko proba batean Valladoliden

Javier Sein, mendi bizikletako herriko txi­rrindulariak denboraldia hasi du. Aurten, gainera, kategoriaz aldatu eta jubeniletan ariko da joan den urteko talde berdinean (orain Seguros Blbao.bio racer du izena lehen Seguros Bilbao zenak). Gogo­tsu eta indartsu hasi du. Bere le­hen karrera mar­txoa­ren 9an egin zuen Izkuen, Rural Kutxako kopan eta hirugarren postuan sail­katu zen. Mar­txo­aren 15-16ko asteburuan, Nafa­rroako selekzioarekin Espainiako Openeko proba batean aritzekoa zen Valladoliden.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun