Etxauriko harri baldarra jasotzen ariko da Unai Bertiz sunbildarra martxoaren 23an

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 21a

Unai Bertiz sunbildarra Etxauriko harriarekin, 2009ko edizioan. Artxiboko argazkia

Izeta IV eta Ugartemendia gipuzkoarrak ere 136 kilo terdiko harriarekin ariko dira

Alberto Lakosta zenaren omenez, Etxauriko aitzinako harriaren jasoaldia eginen da hamekagarren urtez Etxaurin, martxoaren 23an, igande eguerdiko 12:30ean. Bortz minutuko txandan, 136 kilo terdiko harriari ahalik eta jasoaldi gehien ematen saiatuko dira Unai Bertiz sunbildarra, Izeta IV zarauztarra eta Hernialdeko Iban Ugartemendia.

Alberto Lakosta Etxauriko aizkolaria izan zen, eta 2000an hil zen.

Herrian zegoen ohitura zahar bat berreskuratu zen bere omenez. Izan ere harri horrekin apustuak egiten ziren eta hainbat botila ardo jokatzen zituzten. Hain justu ere 2000an jokatu zen lehen aldikoz txapelketa. Lehen saria, harriak duen pisua ardotan izanen da, Zurukuaingo Aroa upategiak emanen duena (136 boteila ardo).

Errekorra Aimar Irigoienek dauka (17 jasoaldi). 2012an Izeta II.ak egindako marka bi altxalditan hobetu zuen. 2009az geroztik ezin da erretxina erabili eta ezta bestelako aransgarririk ere.

Saioari ekin aurretik, harri-jasotzaile bakoitzak eskuak garbitu beharko ditu. Berdinketarik balego, harri-jasotzailerik arinenak hartuko luke aurreko postua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun