Hirugarren Kantu Zaharren Eguna ospatu zen martxoaren 8an Ariztigain kanpinean. Osotara 86 lagunek izan zuten aukera egun eder eta polit honetaz disfrutatzeko. Eguerdian mahaian jarri orduko kantuan hasi ziren. Bazkaldu bitartean kantuan, ondoren dantza eta kantuan pasatu zen arratsalde ederra. Angel Mariezkurrena, Alberto Zunzarren, Aitor Ibarra eta Santxotena akordeoilaria aritu ziren kantuan. Horrez gain Iradi eta Maialen Arretxeak eta Saray Bazterrikak bere emanaldia eskaini zuten, hainbat kanturekin. Ainara Mindegiak ere kantu politak eskaini zituen. Afaltzeko tenorea ailegatu baino lehen bi zozketa egin ziren bazkariko txartelaren gibelean zegoen zenbakiarekin. Irabazleak Karmele Mujika eta Josetxo Gago izan ziren. Zorionak biei.
Afaldu eta kantuan segitu zuten gaueko 11k arte, giro ederrean. Bukatzeko, Angel Mariezkurrena antolatzaileak eskerrak eman nahi izan zizkien egun hau posible egiten dutenei eta bertaratutako guztiei. Jaliskok ere Angeli eskerrak eman zizkion egindako lan guztiarengatik. Zorionak denei baina berexiki antolatzaileei. Hurrengo urtean berriz.