Bardoen bigarren fasea abiatu zen martxoaren 8an Iturenen egin zen saioarekin. 50 bertsozale inguruk segitu zuten merendu oparo batekin akitu zen saioa.
Baztan-Malerrekako Etxeko Kontuk eta Iruñeko Bertze Maldikoak taldeak aritu ziren Iturenen. Saio bizia eta umorez beterikoa eskaini zuten. Bardoak ekimenaren bigarren faseak hainbat lan berri ditu eta horiekin are gehiago sumatu zen talde lanaren garrantzia. Azkenean, etxeko taldearentzat izan zen jokoan zegoen puntua. Bi talde hauen bigarren saioa hilaren 29an izanen da, Iruñean.
Hori baino lehenago Bardoak taldekako ekimenaren fase honetako bigarren saioa martxoaren 14an jokatzekoa zuten Elizondoko Intzan, Elizondoko Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena taldeek.
Martxoko azken asteburuan, berriz, Bardoen bigarren faseko azken lau saioak jokatuko dira.
Igantziko Biltokin hilaren 29an, bertso-afaria eginen dute eta elizondarren eta lesakarren arteko itzulerako saioa jokatuko da.
Leitzako gaztetxean hilaren 30ean ariko dira Harrapazank eta 12 obario, 11 pedrada taldeak Atekabeltz gaztetxean, 18:00etan eginen den bertso merenduaren ondotik.
Bertze bi saioak Iruñean izanen dira.