Nekazaritzako elikagai ekoizleentzat tailerra antolatu du Cedernak Donezteben

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 21a

Martxoaren 25ean eginen da Juansenean, ‘zein harro nagoen nire produktuaz!’ izenburupean

Nafarroako Mendialdeko nekazaritzako elikagaien ekoizleentzat motibazio tailerra antolatu du Cederna-Garalur elkarteak, “Zein harro nagoen nere produktuaz!” izenburupean. Martxoaren 25ean, astearte arratsaldeko 2:30ean hasiko da Doneztebeko Juansenean.

Motibazio tailerra Itera-AA proiektuaren baitan dago eta prestakuntzaren helburuei dagokienez, “nire produktua niretzat duen balioa identifikatzea, zer sentipen dut nire produktuaz hitz egin, horretaz pentsatu eta deskribatzen dudanean eta nola helarazten diedan nire bezeroei zer sentitzen dudan nire produktua lantzen dudanean” daude.

Martxoaren 25ean, asteartean 14:30etik 17:00etara bitartean emanen du tailerra Maria Olartek, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziadunak, pedagogia espezialitatean. Didaktika-metodologian eta hezitzaileen prestakuntzan aditua ere bada Maria Olarte, Consult-Groupekoa.

Izen ematea: info@cederna.es edo 948 206697 edo 626 541933 telefonoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun