«Lotsarik gabe Gobernuak euskal komunitatea mutu utzi nahi du»

Gurutze PIKABEA 2014ko martxoaren 20a

Marga Erdozain Doneztebeko IKA euskaltegiko irakaslea da. Artxiboko argazkia

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute hainbat eragilek martxoaren 22rako. Iruñeko Antoniutti parketik abiatuko da 17:30ean, Gurea, Lingua Navarrorum-a. Euskaraz bizi nahi dugu! lelopean. Nafa­rroako Gober­nuak euskal komunitatea desagerrarazi nahi duela adierazi dute eta hala, euskal komunitateari manifestazioan parte hartzeko gonbitea luzatu diete. Deitzaileen artean daude euskaltegiak, eta manifestazioaz eta euskaltegien egoeraz aritu zaigu Marga Erdozain euskaltegiko irakaslea. 

G. PIKABEA | DONEZTEBE

Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestaziorako deia egin dute. Zergatik?

Aski delako. Nafarroako Gobernuak euskara babestu, normalizatu beha­rrean trabak eta erasoez betetako kanpaina mar­txan abiatu du. Euskaldu­nok eta euskaltzaleok horren aitzinean aski dela­ erran behar diogu Gobernuari. Nafarrak gara­ eta dagozkigun eskubideak ukatzen ari zaizkigu, hau ez da inon ere pasatzen. 

Gobernuaren erabakietan euskarari dion amo­rrua argi ikusten zaiola­ diote manifestazioaren dei­tzaleek. Azaldu...

Hagitz ongi antolatutako eraso baten aitzinean gau­de eta salaketa eta mo­bilizazioen bidez gure­ amorrua ozenki adierazi behar dugu, indarrak batuz: euskaltegiok, D ereduko irakaskuntza, ko­mu­nikabideak, udalerrietako euskara zerbitzuak... Ezin gara euskaraz bizi, ezin dugu euskaraz telebista ikusi, gure komunikabideak itolarrian ditugu, gure euskaltegiak desagertzeko arriskuan dira, adminis­trazioko arlo guztietan trabak ditugu...

Gobernuak euskal komunitatea mutu utzi nahi du?

Bai, inongo lotsa­rik gabe­. Barcinak Madri­len egiten dituen adieraz­penen oihartzunek horre­la diote. D ereduaren kontrako kan­painarekin garbi ikusi­ da, ingeleseko ereduak bultzatuta familiak nahasi nahi dituzte, D eredua kriminalizatu, kakaztu nahi dute... Euskaltegien kasuan diru-laguntzak ezabatuz eta ukatuz desaga­rrarazi nahi dituzte, gure egoera ha­gitz larria dela baitakite. Komunikabi­deak ere itotzen ari dira. Orain­ krisian oinarritzen di­ra neu­rri hauek ezartze­ko, baina azken 10-12 urteotan estrategia hori ja­rraituz funtzionatu dute.

Euskaltegiak 2012ko urri­tik Gobernuaren la­gun­tza­­rik gabe daude...

Urte bat eta erdi daramagu diru-laguntzarik jaso gabe, nahiz eta aitortua izan. Lan buro­kra­tiko guzia eginarazi digute eta ez digute euro bat ere eman. Ofizial­ki ez digute inongo­ jakina­raz­penik­ ­ailegarazi. Une ho­netan Na­fa­rroako euskaltegien egoe­ra la­rria da. Gure lan baldin­tzak izugarri okertu dira eta mu­rrizketa anitz egin behar izan ditugu bizirauteko. Ikasle kopurua ­man­ten­du­ edo goitu­ denez, inda­rra ema­­ten digu­ aitzi­ne­ra­ ja­rrai­tze­ko. Baina kez­katuak gaude, aurtengo aurrekontuetan diru partida sar­tua dago baina ez dakigu deus ja­soko­ dugun. Egoera po­litikoak­ horrela­ jarraituko balu za­lan­tzan egon litez­ke 2014 eta 2015eko ­diru-lagun­tzak eta horrela hiru urtez­ nekez irauterik izanen genu­ke. 

AEK eta IKA mo­biliza­zioak egiten ari zarete...

Abenduan hasi ginen eta manifestazioaren ondotik jarraituko dugu Gober­nuak gure dirua eman arte. Eus­kaltegiok Gobernuari dagokion funtzioa bete­tzen ari gara, euskara ikasi nahi duena­ri­ zerbitzua kalitatez es­kain­­­tzen diogu. Euskara ikasteko eskubidea legeak babestu du, baina ad­mi­nis­trazioak ez du eskubi­de hori ber­matzen. Az­ken­ urteetan trabak, aitor­tza eza... bertzerik ez dugu jaso gobernutik. 

Zein da eskualdeko man­komunitateen eran­tzu­na?

Zorionez, mendialdeko eus­kaltegiok bertako man­komunitateen babesa dugu. Babesaz gain, gure lanaren aitortza eta beharrezkoa dugun diru-laguntza bermatzen digu­te. Euskaltegietan egiten den lana estrategiko­tzat jotzen da. Mankomunita­teen lagun­tzarik gabe ezin izanen genuke gure jarduera bermatu. 

Zer deritzozu azken urteotako Nafarroako hizkuntza-politikari?

Zer hizkuntza-politika, ba al da? Une honetan itxu­ra­gabea da. Eraso hauen­ aitzinean bene­tako hiz­kun­tza-politika eraginko­rra aldarri­ka­tzen dugu, ho­rrek eka­rri­ko baitu hiz­kuntzaren normalizazioa, eta horrek­ berma­tuko du euskaldunon euskaraz bizitzeko nahia, Nafarroan luze-zabal guz­tian euskaraz bizi­tzeko gero eta indartsuago den nahi hau. 

MANIFESTAZIORAKO DEIA

«Euskal komunitate osoari dinamika sozial indartsua abian jartzeko dei eginen diet, eus­karaz bizitzeko pau­soak emanez. Per­tsonak izanen gara al­daketaren gakoa: euskara era­biliz bizitzaren arlo guztietan, espazioak euskaldunduz, euskara ikasiz, euskaldun be­zala harro agertuz. No­nahi eta noiznahi, euskaraz». 


EUSKALTEGIEI MURRIZKETAK

«Azken 12 urteotan %60ko murrizketa izan dugu, eta 2012tik hona ez dugu diru-laguntzarik jaso».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun