Euskaraz Blai Udalekuak eskainiko dituzte aurten ere Arantzan eta Beintza-Labaienen

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 26a

Estitxu Iparragirre, Mikel Albisu eta Xabi Zugarramurdi, aurkezpenean. Utzitako argazkia

Bertizko Partzuergoak antolatutako ekimenean izen emateko epea zabalduko da apirilaren 1etik maiatzaren 9ra

Arantzako Aterpeak, Beintza-Labaiengo aterpetxeak eta Bertizko Turismo Partzuergoak Euskaraz Blai Euskarazko Udalekuak kanpaina aurkeztu dute martxoaren 25ean, astearte goizean Bertizko Partzuergoaren egoitzan. 15 urte beteko ditu aurten gazteen artean euskara suspertu eta indartzeko asmoz egiten den kanpainaren berri eman zuten Bertizko Partzuergoko Estitxu Iparragirrek, Beintza-Labaiengo aterpetxeko Mikel Albisuk eta Arantzako Aterpeko Xabi Zugarramurdik.

Euskarazko Udalekuak-Euskaraz Blai egitarauan, hizkuntzan trebatzeaz gain, gazteek esperientzia aberasgarria izanen dute, aisialdirako jarduera erakargarrien bidez, Arantza eta Beintza-Labaien ezagutu erta naturaz gozatuz. Aurtengo berritasunei dagokienez, egonaldiak 5 gauekoak izan beharrean 6 gauekoak izanen direla (igande arratsaldetik larunbatera), baserriari buruzko eguna eta, taldearen adinaren arabera, “bibak” gaua (izarpean lo egitea) antolatuko dituzte.

Bertiz Partzuergo Turistikoak antolatu du aurtego kanpaina eta haren bidez egin behar da matrikulazio prozesua apirilaren 1etik maiatzaren 9ra www.consorciobertiz.org webgunean. Urtero bezala, guraso eta tutoreekin informazio bilera ekainaren 13an, arratsaldeko 6etan eginen da Bertiz Partzuergo Turistikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun