Nafarroa osoko mintzakide eta solaslagunak Lesakan bildu ziren martxoaren 15ean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 20a

Nafarroa osoko solaslagunak Linddurrenborda sagardotegian. Utzitako argazkia

Linddurrenborda sagardotegian bazkaldu eta egunpasa ederra egin zuten

Pasa den larunbatean Nafarroako Mintzakide eta Solaslagunok sagardotegi bazkaria ospatu zuten Lesakan, Linddurrenborda sagardotegian. Eskualdeko AEK-ko eta IKA-ko ikasleak ere beraiekin izan ziren eta elkarrekin egunpasa bikaina egin zuten, giro euskaldunean. Ikusi bideoa

Baztan, Malerreka, Bortziriak, Lizarra eta Iruñerritik, osotara 45 lagun bildu ziren. Linddurenborda sagardotegian primeran bazkaltzeaz gain bertsoak, bibolina, kantak eta Lizarrako euskaltegitik proposatutako flash moba-a izan zituzten. Azken hau Lizarrako mintzakide ordezkariek urratsak irakatsi ondotik praktikan jarri zuten Lesakako herriko ostatuetan.

Primeran pasatzeaz gain, deialdia ere egin zuten heldu den larunbateko manifestaziora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun