Ongi hasi dira eskualdeko kirolari gaztetxoak Nafarroako Herri Kirol Jolasetan

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 18a

Igantziko Irisarrik kimu mailan eta Baztango Basaburuak kadetetan irabazi dute proba konbinatuan Berriozarren

Nafarroako Herri Kirol Federazioak herri kirol jokoak antolatu ditu bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Martxoaren 16an Berriozarren hasi eta apirilaren 13an Igantzin jokatuko diren finalak bitarte, herriz-herri proba konbinatuetan eta sokatiran hainbat gaztetxo hasi dira. Eskualdeko ordezkariek maila ona eman dute Berriozarko lehen saioan eta Igantziko Irisarri eta Baztango Basaburua irabazle suertatu dira kimu eta kadete mailako proba konbinatuetan. Sokatiran ez dago eskualdeko talderik.

Proba konbinatuko sailkapenak

Kimu mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren.

Emaitzak:

1. Irisarri,   06:58.17

2. Iñigo Aritza B, 06:59.89

3. Iñigo Aritza A, 07:08.69

4. Ultzama,  07:11.04

5. Basaburua,  07:14.67

6. Baztan,   07:19.36

7. Andra Mari,  07:19.64

8. Araxes,  07:25.36

9. Berriozar A, 07:41.31

10. Berriozar B, 07:44.93

Haur mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren.

Emaitzak:

1. Andra Mari,  08:54.51

2. Araxes,  09:01.80

3. Iñigo Aritza, 09:49.10

4. Basaburua,  09:55.51

5. Putterri,  10:13.03

6. Berriozar,  12:32.79

Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren.

Emaitzak:

1. Basaburua,  10:39.69 (4 puntu)

2. Andra Mari,  11:32.29 (3 puntu)  

3. Berriozar,  12:57.29 (2 puntu)

4. Ultzama,  13:23.58 (Puntu 1)    

Berriozarko saioaren ondotik, martxoaren 23an Etxarri Aranazko pilotalekuan jokatuko dute bigarren saioa, 11:00etan hasita. Martxoaren 30ean Elizondon eta apirilaren 6an Altsasun jokatuko dira ondoko saioak eta finala, erran bezala, Igantzin apirilaren 13an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun