Bertso giro ederra izan zen ortziralean Elizondon Bardoen eskutik

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 17a

Bertsozalez gainezka ageri zen Elizondoko Intza ostatua ortziral arratsean. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Baztango Lepatanatuek 2 taldeak lortu zuen Lesakako Zortziko Haundienarekin jokoan zegoen puntua

Aitzinera segitzen du Bardoak taldekako ekimenak, asteburu honetan saio bakarra izan da, Elizondon. Ortziralean Intza Ostatuan Bardoak taldekako txapelketako saio berria egin zen. Lepo bete zen ostatua, 60 lagun baino gehiagok bertatik bertara segitu zuten saioa. Horren ondotik, merendu goxo bat dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Ikusi argazkiak (Baztango Haizegoa)

Baztango Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena izan ziren kantuan. Saioa bizia joan zen, eta ostatuko giro beroak lagundu zuen bertsolarien jardunean. Baztandarren taldean Xabi Maia, Kotte Plaza eta Oier Amiano aritu ziren kantuan, eta lesakarren aldetik, berriz, Maddalen Lopez, Eneko Fernandez eta Iban Garro.

Azkenean, jokoan zegoen puntua etxean gelditu zen, baztandarrentzat izan zen saioa. Bi taldeok bueltako saioa izanen dute martxoaren 29an, Igantzin eginen den bertso-afarian.

Bardoak taldekako ekimenak atseden hartuko hurrengo asteburuan. Martxoaren azken asteburuan jokatuko dira bigarren faseko azken saioak. Lau saio jokatuko dira asteburu horretan, Leitza, Igantzi eta bi Iruñean. Horien ostean jakinen da zeintzuk diren apirilaren 12an Lesakan jokatuko den finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Ekimenaren inguruko informazio osoa www.bertsozale.com webgunean aurkituko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun