Elizondoko Zahar Etxeko gestioa luzatzeko kontratuarekin ez dago konforme LAB

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 14a, 08:19
Langileek mobilizazioak egin dituzte bere eskubideen alde. Argazkian, joan den urteko urrian lan hitzarmenaren alde egindako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia

Lan baldintzetan eta adinekoei eskaintzen zaien zerbitzuan ez eragitea espero du

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean Idea Innovación enpresa pribatuari kontratua luzateko Zahar Etxeko patronatuak hartutako erabakiaren harira hausnarketa karrikaratu du LAB sindikatuak. Gestio publikoaren aldekoak direla adierazi dute, «bere sorreratik honat, orain 150 urte Baztango jendarteari eman zaion zerbitzu publiko eta irekia izan den heinean».

LAB ez dago ados pribatizazioak ekarri dituen ondorioekin. «Gestioa pribatizatu eta 5 urtera, lan harremanak txartu egin dira nabarmen, eta zoritxarrez gestio pribatuak atzerapausuak ekarri ditu lan eskubideetan», dio LABen idatziak.

LABek ez du Patronatuaren erabakia ulertzen, ez baitu kontuan hartu Udaletxearen eta langileen iritzia. «Espero dugu dugu hartutako erabaki honek Baztango Zahar Etxeko langileen lan baldintzetan eta agureei ematen diogun zerbitzuan ondorio txarrik ez edukitzea», dio sindikatuaren oharrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun