Martxoaren 15 ean, larunbat gauarekin, Sarako Herriko Etxeko edantegia Irlandako tenorean emanen da, Saint Patrick gaua ospatuko baita. Gaualdia gaueko 9etan hasiko da oren bateko Happy hour (baso bat hartua bat eskainia) batekin. Ondotik McOnak talde bizkaitarrak giroa emanen du ostatuan.
Irlandako Guinness garagardo famatua edaten ahalko dela jakinarazi eta berdez mozorroturik agertzeko gonbitea egin dute Herriko Etxeko edantegitik.