607 korrikalarik lortu zuten helmugara heltzea martxoaren 9an egin zen Senpereko Trail lasterketan. Gizasemeen artean, Jokin Lizeaga izan zen garaile eta emakumezkoen artean, Valerie Garre. Mendi lasterketen hurrengo hitzordua eskualdean Saran izanen da martxoaren 30ean, Sara Korrika Trail 25 kilometroko lasterketa eginen baita.
Senpereko 21 kilometroko lasterketa burutzen bizkorrena, Oargi taldeko Jokin Lizeaga izan zen (01:41:52), bigarren David Garcia Gil izan zen (01:45:32) eta hirugarren Erlaitz taldeko Carlos Garcia Rekondo (01:47:24). Manttale taldeko Una Santamaria bosgarrena izan zen, bigarrena beteranoen artean (01:50:48).
Eskualdeko korrikalariei dagokienez, Sara Korrikako Eric Vignolle 22. izan zen, Manttaleko Iñaki Pikabea beratarra 26. eta Sara Korrikako Eric Etxegarai, Pascal Urruti, Sebastien San Martin eta Fabrice Latapy eta SPUCeko Frederic Laxalde 40 lehenbizikoetan sartu ziren.
Emakumezkoen artean, Les Barjots de Cotos taldeko Valerie Garre izan zen bizkorrena (02:09:13), Sarah Dinclaux bigarren (02:10:13) eta PBA taldeko Claire Dubes hirugarren (02:12:15). Sara Korrikako Murielle Miguelgorri hamargarren izan zen emakumeen artean eta SPUCeko Carole Mendilahatxu hamabigarren.
Sara Korrika Trail martxoaren 30ean
Sara Korrikak bederatzigarren urtez antolatutako Sara Korrika Trail lasterketa martxoaren 30ean, igande goizeko 9etan abiatuko da. 25 kilometroko lasterketa izanen da. Gehiena mendian iragaiten da, 1.443 metroko goranzko maldarekin eta 1442 metroko beheranzko maldareekin. Bi aldiz igan beharko dute korrikalariek Atekaleun (728 metro, lasterketako punturik gorena), lehenbizikoan Hiru iturrietako lepotik eta bigarrengoan Olhaingo lepotik goiti.
Izen ematea: pb-organisation.com.
Informazio gehiago: www.sarakorrika.com