Martxoaren 15ean “Lan Gaua” mendi ibilaldiaren bigarren edizioa burutuko da Oiartzungo Arritxulo aterpetxean. Bidasoako Kontrabandistak Ibilbidea proiektuaren barrenean, diru irabazi asmorik gabe eta XX. mende erdialdeko kontrabandoaren historia ezagutzera eman nahi duen egitasmoa: kontrabandista ohi batek gidatutako eta azaldutako gaueko mendi ibilaldia, 3 orduz eta 9 kilometroko luzeran.
Iazko Etxalarko edizio arrakastatsuaren ondoren, aurtengoa Oiartzungo Arritxulo aterpetxean izanen da eta bertako protagonista Epele baserriko Joxe Luis, 81 urteko artzaina, izanen da. 20:00etan geldituko dira Arritxulo aterpetxean eta 20:30ean abiatuko da ibilaldia.
Ibilaldian parte hartzeko Bertizko Partzuergo Turistikoan www.consorciobertiz.org eman behar da izena (5 euro) eta www.kontrabandistak.com web gunean edo 948 450 014 / 659 477 396 (Mikel Albisu) telefonoetan ere jaso daiteke informazio gehiago.