Hezeguneen Nazioarteko Eguna Baztan eta Zugarramurdin ospatuko du Nafarroak

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 11

Arxuriko zohikaztegiak balio ekologiko eta historiko handiak ditu. Utzitako argazkia

Martxoaren 16an Arxuriko eta Belateko zohikaztegiak ezagutzeko emanen du Life Tremedak proiektuak

Nafarroak Hezeguneen Nazioarteko Eguna Baztanen eta Zugarramurdin ospatuko du, Arxuriko eta Belateko zohikaztegira Life Tremedal proiektuarekin ezagutzeko bisitaldi batekin. Arxuri arras toki berezia da, balio ekologiko eta historiko handiak dituelakoz. Horregatik sartu da Life Tremedalean.

Nafarroak Hezeguneen Nazioarteko Eguna Baztanen ospatuko du, Arxuriko eta Belateko zohikaztegira Life Tremedal proiektuarekin ezagutzeko bisitaldi batekin. Arxuri arras toki berezia da, balio ekologiko eta historiko handiak dituelakoz. Horregatik sartu da Life Tremedalean.

Martxoaren 16an, igande goizeko 9:30ean, Iruñeko Tres Reyes hotelean harrera egin eta autobusa abiatuko dira. 10:30ean Elizondon izanen da autobusa hartzeko aukera eta 11:00etan Zugarramurdira ailegatuko da. Hamaiketakoaren ondotik, bisita gidatua eginen da Arxuriko zohikaztegia ikusteko. 13:30ean Life Tremedal aurkezteko ekitaldia eginen da eta bertan azalduko dira proiektuaren aurrerapenak eta Baztango zohikaztegien deskribapena. 14:00etan denbora librea utziko da bazkaltzeko eta 15:45ean berriz ere autobusa abiatuko da Zugarramurditik. Elizondon gelditzeko edo Belateraino segitzeko aukera eskainiko da. Izan ere, 16:50ean Belateko zohikaztegia ikusteko bisita gidatua eginen dute. 17:30ean, Elizondora edo Iruñera itzulera eginen da.

Zohikaztegietarako bisita hauetan parte hartzeko edo argibideak jasotzeko martxoaren 13a baino lehen eman behar da izena, 639 821758 edo 948 581279 (Baztango Kultur Zerbitzua) telefonoetara deituz, 09:00etatik 14:00etara. Bisitaldia erabat doakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun