Baten faltan bi futbol derbi jokatu dituzte eskualdeko taldeek asteburu honetan. Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, Baztango bigarren taldeak eta Doneztebek berdindu egin zuten igande arratsaldean Giltxaurdin. Infantilen lehen mailan, berriz, Beti Gaztek 2-1 irabazi zion Baztan-i Mastegin eta ligan jokatu dituen hogei partidak irabazi egin ditu Lesakako taldeak. Gainerakoan, errugbian Nafarroako derbia ere jokatu zuten La Unica eta Menditarrak RT taldeek larunbatean Arazurin eta baztandarrak nagusitu ziren. Eskubaloian, Errekak eta Anaitasunak berdindu egin zuten Donezteben. Atsedenaldian 9 golengatik galtzen zutela kontuan hartuz, ez da emaitza txar-txarra ere doneztebarrentzat. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Antzuola 2 - Beti Gazte 0
Nafarroako Preferente mailan
CD Subiza Cendea de Galar 2 – Aurrera 1 (Alvarez)
CD Itaroa Huarte B 2 – Baztan 1 (Borja Arraztoa)
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea
Urola 3 - Gure Txokoa 1 (Alain Morcillo)
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan B 1 (Xabie Gil) – Doneztebe 1 (Mikel Retegi), derbiak berdindua bukatu zuen.
Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan
Vasconia 1 - Beti Gazte 2 (Jon Ubiriaren golak)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Behobia 2 - Gure Txokoa 7 (Jokin Huizik 4, Jokin Pinacho, Mattin Irigoien eta Mikel Moreno)
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Aurrera – JD San Jorge
Doneztebe 8 (Gonzalo dos Santosek 3, Diego Armandok 2, Emanuel Gonzalvesek 2 eta Ibon Leiza) – CD Navarro Villoslada 0
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 3 (Urki Txoperena, Jabier Parra eta Jonan Arbelaitz) – Orereta Kafea 0
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 5 (Ethan Garciak 2, Unai Olaziregi, Peio Migelena eta Imanol Mayordomo) – Dunboa 2
Nafarroako kadeteen lehen mailan
Doneztebe 3 (Xabier Mariezkurrena, Santi Florez eta Eloy Garcia) – CD Lezkairu 2
Baztan 2 (Javier Maylin eta Xabier Danboriena) – AD San Juan 2
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 2 (Jon Etxalar eta Mikel Irigoien) – Landetxa 6
Nafarroako infantilen lehen mailan
CD Etxarri Aranaz 4 – Doneztebe 0
Beti Gazte 2 (Julen Arakues eta Aimar Zamorano) – Baztan 1 (Alvaro Fernandez)
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Baztan 5 (5 golak Gilen Quertier-ek egin zituen) – CD Kirol Sport 4
Nafarroako Emakumeen Ligan
Doneztebe 0 – Berriozar CF 6
Neskak futbol 8
Berriozar CF 1 - Beti Gazte 3 (Oihana Huartemendia eta Rakel Lasagak 2)
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako lehen mailan
Gure Txokoa 3 – Allerru Jaizkibel Taberna 5
Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona Goizueta – Aizarnazabal Uztarri Jatetxea
ESKUBALOIA
Gizonezkoen 2. Maila nazionalean, Txapeldunen fasea
Erreka 27 – Anaitasuna 27
Emakumezkoen Liga
Baztango KT atsedena.
Mutiko jubenilak
Erreka 26 – Huarte 33
Neska kadeteak
Maristas 21 – Erreka 22
Baztango KT 18 – BM Mendavia 10
Infantil mutikoak
Erreka 25 – Anaitasuna A 28
Infantil neskak
Oberena Iruasi 21 - Baztango KT A 16
Bardenas - Erreka
Baztango KT B 13 – Anaitasuna B 41
Alebin neskak
Baztango KT B atsedena.
Malkaitz A 7 - Baztango KT A 9
Erreka 4 – Loyola 12
Prealebinak
Erreka 6 – Ardoi 10
SASKIBALOIA
Junior neskak
Toki Ona Bortziriak 65 – Navarro Villoslada B 19
Neska kadeteak
Toki Ona Bortziriak atsedena.
Neska infantilak
Sanduzelai 19 - Toki Ona Bortziriak 77
Minibasket neskak
CBSA El Navarrico 48 - Toki Ona Bortziriak 33
Preminibasket neskak
Pre-Gares 38 - Toki Ona Bortziriak 28
Toki Ona Bortziriak 41 – Pre-Gares 18 (gibeleratutako partida).
ERRUGBIA
Euskal Herriko ligan
La Única RT 10 - BRT Menditarrak 32