Malerrekako txapelketako finalak jokatu zituzten otsailaren 22an

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Txapelketako finalistak, antolatzaileak eta sari banaketan parte hartu zutenak. Foto ZALDUA

Oberenako Diaz eta Iturriagak erraz irabazi zioten elite mailako finala Esain eta Tabar-i

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako finalak jokatu ziren otsailaren 22an, goiz eta arra­tsaldez, Doneztebeko udal pilotalekuan. Beharbada, uste baino borroka guttiago izan zen final gehienetan, jubenil mailakoan izan ezik, gehienak garbi xamar erabaki baitziren.

Benjaminetan, Laz­kaoko Iribarria eta Zubizarretak 18 eta 2 irabazi zieten Ilunpeko Arzallus eta Arrizabalaga, 

Alebinetan, Ardoiko Etxague eta Igoak 18 eta 8 irabazi zieten Ilunpeko Egiguren eta Alberdiri.

Infantilen kategorian, Zazpiturriko Osa eta Zubeldiak 18 eta 7 irabazi zieten Añorgako Orbegozo eta Oliden-i.

Kadeteen kategorian, Lazkaoko Zubiza­rretak eta Ilunpeko Alberdik 18 eta 4 irabazi zieten Oberenako Garcia eta Cordón-i.

Jubeniletan, erran bezala, ikusi zen finalik orekatuena. Azkenean, Markinako Zubikarai eta Urizarrek 22 eta 20 irabazi zieten Tartalo­etxeko Matxin eta Aranguren-i.

Bigarren mailako seniorretan, Oiarpeko Hernandez eta Imazek 22 eta 9 irabazi zieten Andoaingo Escudero I eta Elustondori.

Elite mailako kategoria nagusian, azkenik, Oberenako Diaz eta Iturriagak lau tantutan utzi zituzten Buruz­gaingo Esain eta Huarteko Tabar, 22 eta 4.

Sari banaketan, Miguel San Miguel Doneztebeko alkatearekin batera, Julen San Miguel erremontelari profesionala eta Jon Jaunarena eta Mikel Olazabal esku pilotari profesionalak izan ziren.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun