Eyharrabidetarrak Euskal Herriko mus txapelketan

Joana GUERENDIAIN 2014ko martxoaren 6a

Utzitako argazkia

Euskal Herriko mus txapelketaren karietara, Lapurdiko herrialdeko finala jokatu zen otsailaren 15ean Urruña-Pausuko Xaia ostatuan. Pipo eta Christelle Eyharrabide saratar bikotea Lapurdiko muslari txapeldunak izan dira eta beraz Heletan martxoaren 8an jokatuko den final nagusirako kalifikatu dira, bertze 15 parerekin. 128 pare arituko dira Euskal Herriko txapelduna bilakatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun