Har Hitza, EHBAI-ko zerrendak kultur eguna antolatuko du martxoaren 8an. Larunbat goizean 9:30etik 12:30era merkatu bat izanen da plazan, tokiko ekoizleekin. 10:30etik goiti, herritarren arteko kirol desafio bat izanen da, bertsolariak eta txalaparta entzuten ahalko dira eta Sarako dantzariek ikusgarri ttiki bat emanen dute. Haurrak ez dira ahantziak izan, haientzat haur xokoa eta zaldi ibilaldiak izanen baitira. Arratsaldean, ekitaldiak Lur Berri gelan iraganen dira, 6etatik goiti. Ekitaldiak Euskalduna naiz eta arraro nago antzerkiarekin hasiko dira, ondotik Euskararen inguruko eztabaida bat eramanen da. Segitzeko txalaparta eta sua nahasten dituen ikuskizun bat emanen da eta bertsolariak entzuten ahalko dira berriz. Bukatzeko Joseba Tapia trikitilariak kontzertu bat emanen du. Egun osoan jateko eta edateko aukera izanen da.