Bidasoaldeko salgai-hondarren feria eginen dute lehen aldiz Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Lesaka, Bera eta Doneztebeko merkatari eta zerbitzuen elkarteek antolatua

Bidasoaldeko salgai-hondarren lehen feria an­tolatu dute Lesakako Harriondoa Kultur Etxean martxoaren 15 eta 16an. Lesakako Zer­bitzuen Elkarteak, Berako Larun Haizpek eta Doneztebarrak elkarteek antolatu dute feria, Cederna-Garalur, Lesakako Udala eta Nafa­rroako Gobernuaren laguntzaz. Larunbatean 16:00etatik 21:00etara eta igandean 10:00etatik 21:00etara irekiko dira Kultur Etxe­ko ateak.
 
Guztira, 22 komer­tzio eta zerbitzuk parte hartuko dute eta kirol ­arropa, haur zein helduentzako moda, oinetakoak, etxetresnak, len­tzeria eta mertzeria, estetika, produktu ekologikoak, lore eta landareentzako produktuak eta bertze hainbat material ere aurkitu ahal izanen da. Hiru elkarteek adierazi dutenez, stock-ean dituzten markako produktuak salneurri egokian eskura­tzeko aukera aproposa izanen da, egokitu be­rri den gune batean eta etxetik hurbil. Familia zein lagun taldeek aste­buru pasa goxoa egin ahal izateko gainera, hau­rrentzako txokoa pres­tatu dute, hartara, etxe­ko ttikienek ere jolastuz edota margotuz pasatu ahal izanen dute denbora, guraso eta familiartekoek erosketak egiten dituzten bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun