Ttipi Ttapak 607. alean ateratako artikuluari erantzunez, Iparraldeko Euskara Mankomunitateak azaldu nahi izan du Etxetik Plazara aldizkaria dirulaguntzatik kanpo uzteko arrazoia zein izan den. «Azkeneko hiru urteotan arazo asko izan ditugu Mankomunitatearen beraren biziraupena bermatzeko. Hori dela eta aurten ere larri ibili gara aurrekontuak egiteko garaian eta Etxetik Plazarari ematen zitzaion diru partida kendu behar izan dugu gure nahiaren kontra, jakinik ekarpen polita egiten duela euskara ikasi eta hobetu nahi dutenen artean», dio Mankomunitatearen idatziak.
Garbi utzi nahi izan dute, bestalde, «guri ez zaigula iruditzen inondik inora hori dirulaguntza ukatzea denik».
«Aurrerantzean, eta zoritxarrez, gure eskualdeko herritarrek ez dute aldizkaria etxean jasoko, baina herritarrek euskara ikastea eta hobetzea gure lehentasuna izaten jarraitzen duenez bide horri eusten» jarraitu beharko dutela adierazi nahi du Iparraldeko Euskara Mankomunitateak.