Giro politean joan da inaute bazkaria. Jende franko bildu zen, haur, gazte eta adindu. Soinulari Itxaso eta Irune etxalartarrak ziren, eta klase guzietako piezak jo zituzten poliki asko. Baserritako bueltarik ez da izandu, eta aurten haurrak penatan geldituak dira, prestatuak baitzituzten puska biltzeko endrezu eta trapu guziak. Gaztea, berriz, Labainara joan zen puska biltzera, han ere inauteak eta. Heldu den urtekoak, berriz, tenorez prestatzeko intentzioa dago, eta egunak paratuak daude: ilbeltzaren 30 eta 31.