Bertso afaria

Fernando ETXEBERRIA 2014ko martxoaren 6a

Ezkurrako Udalak bertso afaria antolatu du martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Ba­rranka ostatuan, 20:30etik ai­tzinera Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolarien saioaz gozatzeko aukera izanen da. Horiekin batera, Irune eta Itsaso trikitilariak arituko dira saioari musika ikutua ematen. Udalak jakinarazi du ez dela soi­lik Ezku­rrakoentzat antolatutako ekitaldia eta beraz, herritarrak eta kanpotarrak gonbidatuta daudela. Animatu zaitezte!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun