Oinetakoak jantzi eta makila eskuan, Barranka ostatuaren aurrean elkartu ziren otsailaren 26an goizeko 8:30ean Arkupeak elkarteko 34 kide. Ezkurrako mendi eta inguruak ezagutuz, lau ordu eta erdiko ibilbidea osatu zuten. Perralekutik abiatu, Zuparrobiko haize errotetara igo eta Basakaitzko maldan behera jeitsi ziren eta ibilbidea herrigunean bukatu zuten. Bideko seinaleei segika, paraje ederrak ikusteko aukera izan zuten. Ongi irabazitako bazkaria egin zuten gero. Eguerdiko ordubietan elkartu ziren Barrankan eta babarrunak sakramentuekin eta oilaskoa txilindron erara esperoan zituzten mahaiean. Egun ederra pasa zuten eta dagoeneko datorren ibilaldia ere antolatu dute. Data zehatza ez dakigu baina apirilean egitekoa da. Doneztebetik abiatu eta Donamaritik barna Gaztelura igotzeko asmoa dute, gero Doneztebera Legasatik barna itzultzeko.