Martxoko ekintzak

Fernando ETXEBERRIA 2014ko martxoaren 6a

Arkupeak Elkarteko Kideek bilerak egin dituzte, aurten antolatu nahi dituzten ekitaldi, hitzaldi eta ikastaroen inguruan hitz egiteko. Fernando ETXEBERRIA

Otsailean herriz he­rri Arkupeak eguna ospatu ondotik,ekitaldi berriak antolatzen hasia da jubilatu elkartea. Otsailaren 13an bilera egin zuten Arakindegian elkarteko presidenteak, Nerea Telletxea informatikako irakasleak eta ikastaroetan parte hartuko dute 25 ikasle berrik. Bi taldetan banatuta, martxoaren 11n hasiko dituzte klaseak. Denera 20 klase izanen dira eta astearteetan, arratsaldeko lauretatik aurrera elkartuko dira. Doneztebe, Elizondo eta Beran ere informatikako ikastaroak eskainiko dituzte. Horiez gain, sendabelarren ikastaroa eta memoria taile­rra ere izanen dira Donezteben. 

Martxoaren 11n, urteroko hitzorduari hu­tsik egin gabe, Arkupeak Elkarteko 110 bazkide Xabierrera joango dira. Martxoaren 18an berriz, maletak hartu eta Valentziara eginen dute bidaia 55 kidek. Hiriko zenbait monumentu bisitatu ondotik, cremá de los ninots famatua ikusteko aukera izango dute. Gero, Val D’Uixo, Salou eta Tarragona aldera joanen dira.  

Bestalde, Patxi Urrutiak pen­tsioen inguruko hitzaldiak eskainiko ditu mar­txoaren 6an Arizkunenean eta 13an Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun