Arkupeak Elkarteko jubilatu talde batek omenaldia eskaini zioten Manuel Alemani otsailaren 22an, 80 urte bete zituen egunean. Goiz Mendi taldekoak ziren bertaratutako gehienak, eta mendizaleak izaki, Amaiur inguruan ibilaldi bat egin zuten lehenik. Amaiurko Gazteluaren hondarrak ikusi eta Manuelen jaiotetxea bisitatu zuten gero. Mendialde jatetxean egindako hamaiketako bikainarekin bukatu zuten ibilaldia. Omenduari makila dotoreak oparitu zizkioten. Opari egokia alajaina, gorputzak iraun artean paseoan segi dezan. Gazte garaian, Frantzia aldera joan behar izan zuen eta ondoren Estatu Batuetara ere bai, artzain aritzera. Bueltatu zenean, Ana Huarterekin ezkondu zen eta Iruñako Toki Ona taberna ireki zuten. Bertan lan egin zuten erretiroa hartu arte. Bi seme-alaba eta bost biloba dituzte.