Donamariko Herriko Ostatuan Kantu zaharren afaria izan zen otsailaren 22an. Ehun bat lagun hurbildu ziren afarira. Afari ederraren ondotik, Bankako Artzainen laguntzaz giro ederra izan zen, kantu zaharrak kantatzeko eta dantzan aritzeko, primeran pasatzeko aukera ezin hobea izan zen.
Afaltzera hurbildu ziren guztiek abestiak ikasi eta abesteko aukera izan zuten banatu zituzten liburuxken laguntzaz. Giro paregabea izan zen, afal orduan eta baita afalondoan ere. Mila esker denei!!!