Joan den otsailaren 22an, Beintza Labaingo herriak inauteak ospatu zituen urteroko ohituri jarraituz. Eguraldi onaren laguntzarekin goizetik gazteak puska biltzen jardun ziren etxez etxe ( argazkian ikus daitekeen bezala) trikitilariak musikarekin girotzen zituzten bitartean.
Bazkari eta afariak Labaingo ostatuan egin zituzten gazteek. Herriko haurrek, berriz, (beste argazkian ikus daitekeen bezala) Beintzako ostatuan bazkaldu zuten gurasoekin batera. Besteak beste, zopa, fritoak, oilaskoa eta postrea jateko aukera izan zuten. Giro ederrean igaro zituzten guztiek inauteak.