"Librea ninçana" ikuskizuna

Arkaitz MINDEGIA 2014ko mar. 6a, 10:46

Ortzadar taldea lanean. Artxiboko argazkia

Ortzadar Euskal Folklore elkarteak  Librea ninçana ikuskizuna prestatu du. Ikuskizun honen entsaio orokorra egin zuten otsai­laren 23an Herriko Etxe­ko Ganbaran eta egun guzia eman zuten musika, dantza, kanta eta poesia entsaiatzen, martxoaren 9an Bilboko Arriaga antzokian estrenatu baino lehen. Fernando Katolikoaren tropek Nafarroako erresuma nola inbaditu zuten kontatzen da ikuskizunean. Ordubeteko ikus­­kizun poeti­ko, ­sin­bo­­likoa  eta ­errealista egin du taldeak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun