Gazte jendea gogotsu ibili da inauterietan

Joseba URROTZ 2014ko martxoaren 6a

Gazteak inauterietan ageri dira goitian. Maider AROZENA; Joseba URROTZ

Ttikienak ere ibili ziren mozorroturik

20 urte baino gehiago pasatu dira denbora batez inauteak ospatu gabe egon eta berriz egiten hasi zirenetik, eta aurten ere eutsi zaio ohiturari. Bistan da belaunaldi aldaketa ere izan dela, orduan hasi zirenak 40 urteren bueltan izanik, haien lekukoa jende gazteak hartu ­baitu. 
 
Ortziralean hasi ziren afariarekin eta 30 lagun inguru bildu ziren. Larunbat eguerdian abiatu eta baserriz-baserri ibili ziren puska biltzen, herrira hurbiltzerako gauerdia zuten. Ostatuan afaria izan zuen ber­tze taldetxo batek ere, helduxeagoak eta eskean ibili ez zirenek ere bertan afaldu zuten. Egun berean, ttikienek ere  herri­ko etxetan ba­rrena buel­taxka egin zuten, mozorroturik, puska bila.
 
Igandean bazkariarekin eman zitzaien aurtengo inauteei akabila.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun